Pribatutasuna Sarean ikastarorako taldea osatzeko bi lagun falta dituzte Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 22a, 07:00
Ganbaran dute hitzordua 11:00etatik 13:00etara.

Ganbaran dute hitzordua, datorren larunbatean, 11:00etatik 13:00etara.

Sarean euskarazen eskutik, heldu den larunbatean, urriaren 24an, 'Pribatutasuna sarean' ikastaroa izanen dute Goizuetan. Udalak jakinarazi duenez, ikastaroa eman ahal izateko bi lagunen faltan ziren atzo eta animatzeko egina zuten.

Parte-hartzaileek sare sozialetan utzitako arrastoa nolakoa den eta horiek egoki erabiltzeko gakoak jasotzeko berri izanen dute, GISA elkarteko Maider Likonaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun