Goizuetako mendi taldeak antolatuta larunbatean egitekoa zuten mendi irteera bertan behera utzi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 21a, 16:00

Arainburu mendi taldeak Sasaingo errekari buelta zirkularra emateko ateraldia antolatua zuen larunbat honetarako. Baina gaur gauerditik aurrera Nafarroan indarrean sartuko diren neurriak kontuan hartuta, «segurtasun neurriak betetzeko zailtasun handiak» ikusi dituzte eta hala, irteera oraingoz ez egitea erabaki dute. «Espero dugu lehenbailehen irteera hau egiteko aukera izatea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun