Leitzako Ibero dorre zaharberritzen egindako lanarengatik Egurtek saria jaso dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 20a, 09:00
Tokiko Zura – Basque Quality Sari Berezia Leitzako Ibero dorreko zaharberritzeko lanei eman zioten.

Leitzako Ibero dorrearen zaharberritzeko lanak zirela eta uda honetan Egurtek nazio arteko saria lortu dute. Joan den egunetan banatu dira sariak.

Leitzako Ibero dorrea Erdi Aroan Nafarroan eraikitako industria-konplexu baten adibide bakanetakoa da, eta, ziurrenik, gure eskualdean kontserbatzen direnen artean industria-egiturarik zaharrena, XIV. mendekoa izan baitaiteke.
 

Erdi Aroko elementuetatik, gezileihoak eta erdi puntuko sarrerako atea mantentzen dira. Zaharberritze-lanak 2019an amaitu zituzten, eta dorrearen jatorrizko ezaugarriak kontuan izanda egin zituzten. Egurteken sari honek zurezko zaharberritze lanak nabarmentzen ditu.

Kasu honetan, zehazki, zaharberritzerakoan, forjatuen zurezko egitura eta estalkia berritu ziren. Forjatutako bi habe nagusiek 8,30 metroko luzera dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun