Igandean jokatzekoa zuten binanako pilota txapelketa atzeratzea erabaki dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 16a, 15:58
Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak Ezkurdia eta Martijaren kontra jokatzekoa zuten finala atzeratu dute. Irudia: EITB

Epaileak ELA sindikatuaren eskaera onartu du eta, igandean Olaizola II.ak eta Urrutikoetxeak Ezkurdia eta Martijaren kontra jokatzekoa zuten finala atzeratu dute.

Bi egun baino falta ez zirenean ailegatu da erabakia. Euskadiko Auzitegi Nagusiak igandean jokatzekoa zuten finala atzeratzea erabaki du. Epaileak «argudioak aztertzeko denbora gehiago» eskatu du eta bitartean atzeratzea izan da erabaki duena.

Salaketaren inguruko epaiaren zain daude pilotariak eta zaleak. Epaileak sindikatuaren eskaera onartuko ez balu, etzi jokatuko litzateke finala Bizkaia pilotalekuan eta Olaizola II.a eta Urrutikoetxea Ezkurdia eta Martijaren aurka ariko lirateke, 17:30etik aurrera.

Ez da horrela izan. Izan ere, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ELAk eskatutako neurriak onartu eta finala bertan behera uzteko agindu du. Epaia ailegatu arte zain egon beharko dute eta hor jakinen dute finalerdietan Agirre eta Albisuren greba eskubidea urratu zela aintzatetsiko den edo ez.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun