Emakume baserritarren topagunea egin dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 16a, 13:30

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna gogoan, Emakume Baserritarren Topagunea egin zuten atzo, urriaren 15ean, Leitzan. Araitz, Arano, Areso, Anue, Atetz, Basaburua, Goizueta, Imotz, Lantz, Larraun, Lekunberri, Leitza, Odieta eta Ultzamako emakume baserritarrei egina zieten deialdia eta hainbat lagun elkartu ziren. Elkarlanean, 2021erako egutegia prestatzen hasi direla adierazi dute.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Bertatik Bertara Dinamikak, Cederna Garalur elkarteak eta Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatuta egin zuten atzoko topagunea, Leitzako Atekabeltzen. Leitzako eta inguruko hainbat emakume baserritar bildu ziren eta elkarlanean, heldu den urterako egutegia prestatzen hasi omen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun