Azaroaren 8an mendialdeko azoka eginen dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 15a, 15:00

Azaro hondarreko Feria Egun handia bertan behera gelditu bada ere, Goizuetako Udalak eta Cederna Garalur elkarteak mendialdeko azoka antolatu dute azaroaren 8rako. Nekazarien produktuak eta artisauen lanak izanen dira ikusgai eta postua paratu nahi duenak urriaren 23a baino lehen izena eman beharko du.

Azokan artisauen eta nekazarien produktuak salduko dituzte, baina ez da aziendarik izanen. Izena emateko Goizuetako udaletxera deitu beharko da (948 51 40 06) urriaren 23a baino lehen. Goizuetako Udaletik adierazi dutenez, azokan Covid-19aren aurkako prebentzio eta babes neurriak hartuko dituzte. Hala, norabide bakarreko zirkuitua izanen da, edukiera mugatuko dute, maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izanen da, gel hidroalkoholikoaren erabilera sustatuko dute...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun