Artikutzan bisita gidatuak urriaren 18an eta 25ean

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 14a, 09:00
Izen-ematea Donostiako Udalaren webgunearen bidez edo 679 61 30 16 telefonora deituz edo Whatsappera idatziz egin daiteke.

Urriaren 4ko bisita-gidatuaren ondotik, ondoko bi asteburuetan Artikutza ezagutzeko beste bi hitzordu izanen dituzte herritar zein bisitariek.

Urriaren 18an Arriurdiñetan dute hitzordua eta Artikutza hegoaldeko sarreratik abiatuz, Artikutzako basoan barrena ibili bitratean, bisitariek bertako industrializazioa ezagutzen ahalko dute: burdinola zaharrenak, trenaren aztarnak, minak, harrobia... Ingurune naturalaren garrantzia bertatik bertara ezagutu eta ezagutzak aberasteko modua izanen dute. Ondoko igandean, hilaren 25ean, ibilbidea luzeagoa izanen da. Beltzuntzaraino igoko dira eta bidean pagadi ederretan, hariztietan eta landaketetan barrena ibiliko dira.

Izen-ematea Donostiako Udalaren webgunearen bidez edo 679 61 30 16 telefonora deituz edo Whatsappera idatziz egin daiteke. Antolaitzaileek, irteeretan Covid-19aren kutsatzea saihesteko segurtasun neurri guztiak beteko dituztela gaineratu dute eta, besteak beste, irteeran maskara jantzita izatea beharrezkoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun