Goizuetako Arainburu mendi taldeak irteera antolatu du urriaren 24rako

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 12a, 16:00
Mendi taldeko kideek parte hartzeko deia egin dute.

Goiko zentraletik Sasaingo errekara joan eta buelta eginen dute.

Martxan da Umore Ona elkarteko Arainburu mendi taldea. Urriaren 24rako, larunbaterako, antolatu dute mendi itzulia. 08:45ean herriko plazan elkartu eta zentralera kotxez joanen dira. Hortik oinez Sasaingo errekara joko dute eta buelta zirkularra eginen dute, abiapunturaino. 6,71 kilometroko eta 273 metroko desnibela duen itzulia egin ondotik, 13:00etan bueltatuko dira.

Izen-ematea

Mendi itzulia egin nahi dutenek urriaren 22a baino lehen izena eman beharko dute Goizuetako estankoan. Antolatzaileek parte hartzeko deia egin dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun