Emakume baserritarren topaketa Leitzan urriaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 12a, 14:00

Urriaren 15ean 11:00etatik 13:00etara Atekabeltzen emakume baserritarren topagunea ospatuko da.

Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Araitz, Arano, Areso, Anue, Atetz, Basaburua, Goziueta, Imotz, Lantz, Larraun, Lekunberri, Leitza, Odieta eta Ultzamako emakume baserritarren topagunea eginen dute urrian Leitzan. Hilaren 15ean, ostegunean, dute hitzordua.

LAGA Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Bertatik Bertara Dinamikak eta Cederna Garalur elkarteak antolatu duten hitzordua Atekabeltzen eginen dute. Goizez, 11:00etatik 13:00etara bilduko dira.

Aurrera begira egutegia zehaztu eta tailerrak emateko asmoa ere badutela adierazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun