Covid-19a tarteko Goizuetako Feria Eguna bertan behera utzi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 8a, 20:00

Jendetza biltzen duen ekitaldia izaten da Goizuetako Feria Eguna, urtero azaro hondarrean ospatzen dutena. Aurten, ordea, osasun egoera dela eta, ez egitea erabaki dutela jakinarazi du Goizuetako Udalak. Horrez gain, Umore Ona elkarteko zuzendaritza batzordeak aurten jarduerarik ez egitea erabaki du.

Hala, Feria Egunaz gain, Umore Ona elkarteak antolatzen dituen jubilatuen eguna, atalen eguna eta bazkideen bazkaria ere alde batera utzi dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun