Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finalean izanen da Jon Rekondo leitzarra

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 8a, 09:00

Binaka txapeldun izan ziren LarraƱagak eta Rekondok jaso dute txapeldunen ligako finalerako txartela.

Urriaren 10ean, larunbatean 18:30ean hasiko da Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan

Jon Rekondo leitzarra eta Mikel Larrañaga, Julen Alberdi Txikia IV.a eta Ugaitz Mugertza II.a gipuzkoarrak ariko dira urriaren 10ean, larunbatean 18:30ean hasita Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan jokatuko den Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finalean.

Aurtengo txapelketa berezia izan da, ez baita sailkapen liga jokatzerik izan. Lau aizkolariak aukeratzeko binakako nahiz banakako txapelketa izandako sailkapena hartu da kontuan. Bederatzina enbor moztu beharko dituzte, bortz modalitatetan (erlojuaren kontra, abiadura, zutik-etzanda eta azken proba).

Binakako harri-jasotze txapelketa ere

Binakako harri-jasotze txapelketako lehen jardunaldia ere eginen dute larunbatean. Jon Unanue Goenatxo III.a eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a marka ona egiten saiatuko dira, bi minutuko txandetan, 175 kiloko laukizuzenarekin, 138 kiloko kubikoarekin, 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta 100 kiloko borobilarekin. Bertze lau bikote ere aruki dura txapelketa honetan: Jokin Eizmendi eta Gorka Etxeberria, Julen Diaz eta Mikel Lopetegi Urra, Urdax Magunazelaia eta Jon Irañeta, eta Aimar Gallarraga eta Jagoba Otaegi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun