Larunbatean, urriaren 10ean, Zea Mays taldearen kontzertua izanen dute Leitzan. 19:00etan herriko plazan zehaztu dute hitzordua (eguraldi kaxkarra bada aterpean eginen dute). Sarrerak irailaren 25ean paratu zituzten salgai eta urriaren 1ean bukatuta zeudela iragarri zuten.
Berriki iragarri dutenez, ordea, berandu ibili zenak eta kontzertura joan nahi duenak oraindik badu berea eskuratzerik. Antolatzaileek beste 50 sarrera paratu dituzte salgai. Torrea Herriko Tabernan eros daitezke, zazpi eurotan.