Mikel Lopetegik irabazi du Euskadiko harri txikien harri-jasotze txapelketa

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 6a, 13:00
Josetxo Urrutia leitzarra, lanean Aian jokatutako txapelketan.

80 kilotik azpikoan bigarren izan da Josetxo Urrutia leitzarra

Harri txikien Euskadiko harri-jasotze Txapelketa jokatu zen urriaren 3an Aiako probalekuan. Txapeketa  Kirolari bakoitza, lau harrirekin aritu zen, bakoitzarekin hiru minutuko txanda bat eginez. Txapelketa absolutuko txapela, Mikel Lopetegi Urrak jantzi zuen, orotara 10.825 kilo jasota. 80 kilotik azpiko kategoriako txapela Jagoba Otaegik jantzi zuen, orotara 7.412,50 kilo jasota. Josetxo Urrutia leitzarra bigarren izan zen, 7.000 kilorekin.

Lau harrirekin aritu behar izan zuten harri-jasotzaileek, hiruna minutuko txandetan: 125 kiloko laukizuzena, 125 kiloko zilindrikoa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola.

 

Sailkapenak

  1. Mikel Lopetegi Urra: 93 jasoaldi, 10.825 kilo
  2. Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a: 89 jasoaldi, 10.325 kilo
  3. Gorka Etxeberria: 74 jasoaldi, 8.625 kilo
  4. Iraitz Arruti: 60 jasoaldi, 6.950 kilo

80 kilotik azpikoak

  1. Jagoba Otaegi: 64 jasoaldi, 7.412,5 kilo
  2. Josetxo Urrutia: 60 jasoaldi, 7.000 kilo

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun