Puro Relajo mariatxi taldearen kontzertua goizuetan urriaren 11n

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 6a, 12:00
Sarrera guztiak banatu zituzten irailaren 5erako eta sarrera hori bera beharko da sartzeko

Irailaren 5eko sarrera beharko da orain sartzeko eta eskolako frontoiko ateak 11:30ean irekiko dira

Pasa den irailaren 5ean Puro Relajo taldearen kontzertua bertan behera gelditu zen, baina Puro Relajo taldearen mariatxiak izanen dira Goizuetan. Urria euritsu eta hotz hasi da eta giroa berotzeko euren musikaren doinu alaiak entzunen dira datorren igandean, urriaren 11n, eskolako frontoian. 

Ordua ere aldatu da, eguerdiko 12:00etan eskainiko dute kontzertua, baina gogoratu ateak 11:30ean irekiko direla. Sarrera guztiak banatu zituzten irailaren 5erako eta sarrera hori bera beharko da sartzeko. 

Sarrera modu mailakatuan eginen dute, hiru ate desberdinetatik. Emanaldiak iraun bitartean nahitaezkoa izanen da momentu oro maskara jantzia izatea; sarreran, kontzertuan eta beti.

Ilaran ere 1,5 metroko distantzia mantendu behar da
Bakoitzak dagokion sarrerara joan beharko du eta ilaran 1,5 metroko distantzia mantendu behar da. Kontzerturako sarrera dagoeneko esku artean dutenek bakarrik izanen dute emanaldiaz gozatzeko aukera. Herritarrei eman nahi zieten lehentasuna eta horregatik, udalak dohainik banatu zituen sarrera guztiak abuztuaren 28an eta 29an udaletxe azpian. 


Puro Relajo, Nafarroako musika talde bat da, Zangozaldea eskualdeko Oibar udalerrikoa. Nagusiki mexikar musika jo eta gaztelaniaz abesten dute, mariatxi doinu eta abestiak. Euskal kantak ere euskaraz abesten dituzte, tartean Xabier Lete eta Mikel Laboaren abestiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun