Arainburu mendi taldea berriz martxan da

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 1a, 11:00

Naroa, Patxi eta Olatz mendi taldeko kideak

Urritik aurrera irteerak eginen dituzte eta lehenbizikoa Goizueta inguruan izanen da.

Joan den otsailean eratu zen Arainburu Mendi taldea (Goizuetako mendirik altuenari zor dio izena), baina egoerak ez zuen irteerarik egitea baimendu.

Denboraldiaren hasierarekin batera, berriz ere elkartzen hasiak dira taldekideak. Olatz Zabala izanen da lehendakaria eta Naroa Zugarramurdi idazkaria.

Urritik aurrera irteerak antolatzen hastekoak dira. Aurreratu dutenez, lehenbiziko irteera Goizueta inguruan izanen da. Bizi dugun egoera tarteko, parte-hartzaile kopurua mugatua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun