Josetxo Urrutia leitzarra izanen da Nafarroako ordezkari bakarra harri txikien Euskal Herriko harri-jasotze txapelketan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 30a, 09:00
Josetxo Urrutia 100 kiloko bolarekin lanean. Beste hiru harrirekin ere aritu beharko du larunbatean Aian.

Larunbatean 18:00etan jokatuko da Aiako probalekuan

Urriaren 3n, larunbatean 18:00etan hasita jokatuko da Aian (Gipuzkoa) harri txikien Euskal Herriko harri-jasotze txapelketa. Zazpi harri-jasotzaile ariko dira eta horietatik bakarra izanen da Gipuzkoatik kanpokoa: Josetxo Urrutia Baleztena leitzarra.

Urrutiarekin batera, Gorka Etxeberria Ikutza, Hodei Iruretagoiena Uria ‘Izeta IV.a’, Mikel Lopetegi Gereka, Iraitz Arruti Artetxe, Jagoba Otaegi Etxeberria eta Manex Aburuza Alduntzin. Urrutiaz gain, Otaegi eta Aburuza dira 80 kilotik beherako kirolari bakarrak.

Txapelketako harriak 100 kiloko bola, 112,5 kiloko kubikoa, 125 kiloko zilindrikoa eta 125 kiloko laukizuzena dira. Harri-jasotzaile bakoitzak harri bakoitzarekin hiru minutuko txanda bat eginen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun