Istripuaren abisua atzo 14:30 aldera hartu zuten Larrialdi zerbitzuan eta berehala Goizuetako suhiltzaile boluntarioak, Cordovillakoak eta Erreskate Teknikoko Taldea joan ziren ezbeharra gertatu zen tokira. Bidetik atera eta 200 metro amildu zen kamioiaren gidaria ez zegoen kabinan harrapatuta baina, erreskatea zailtzen zuen eremu batean zegoenez, tirolina bat erabili behar izan zuten bidera ateratzeko eta berehala Donostiako Ospitalera eramateko, pronostiko erreserbatuarekin.