Torreak antolaturiko Ostegunak bizi-bizi ekimena nahi bezala agurtzeko aukerarik ez zuten izan Leitzan. Orduan zintzilik gelditutako ekitaldiek, ordea, izanen dute beraien txokoa. Oraingoz amaiera kontzertua izatea aurreikusia zuten Zea Mays taldearen emanaldirako data zehaztu dute.
Urriko bigarren larunbatean, hilaren 10ean, 19:00etan, izanen da kontzertua, Leitzako plazan (euria ari badu aterpean). Sarrerak zazpi eurotan paratu dituzte salgai eta gaurtik aurrera Torrea Herriko Tabernan eros daitezke. Edukiera mugatua izanen da eta bertaratzen direnek une oro antolakuntzak ezarritako segurtasun irizpideak jarraitu beharko dituzte.