Berriz ere martxan da Leitzako liburutegiak eskaintzen duen liburutegi ibiltariaren zerbitzua. Atzo Areson izan zuen geldialdia eta gaur, irailaren 25ean, Goizueta eta Aranon du hitzordua. 14:30etik 15:30era Goizuetan izanen da eta 16:00etatik 16:30era Aranon. Eskaerak liburutegira deituz (617 38 58 82) edo biblilei@navarra.es helbidera idatziz egin daitezke.