LAGA-ko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 2020-2021 ikasturterako bekak emanen ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 24a, 19:00

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko (LAGA) Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak  ikasturte honetarako haur eta lehen hezkuntzako bekak emanen ditu. Egoera ekonomiko ahulean dauden familientzat izanen dira beka hauek. Interesatuak urriaren 2a baino lehen aurkeztu beharko du dokumentazioa Gizarte Zerbitzuan.

Egoera ekonomiko ahulean dauden familientzat bekak emanen ditu Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Jangelarako bekak, irteerak ordaintzeko laguntzak, Guraso Elkartetik antolatzen diren eskolaz kanpoko ekintzetarako edo Guraso Elkarteko kuota ordaintzeko laguntzak izanen dira.

Urriaren 2a baino lehen aurkeztu behar da dokumentazioa Gizarte Zerbitzuaren bulegoan. Azken errenta aitorpena da aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Edozein zalantza duenak LAGAko gizarte zerbitzuen bulegora dei dezake: 948 510 840

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun