Musuko moreak eskuragarri Leitzako Maimur eta Astiz liburu-dendetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 24a, 16:00
'Erantzunkidetasuna garai hauetan ere...' kanpainaren barne musuko moreak egin dituzte.

'Erantzunkidetasuna garai hauetan ere' kanpainaren barne, emakumeen aurkako indarkeria eta eraso sexisten kontrako musuko moreak egin dituzte.

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 'Erantzunkidetasuna garai hauetan ere...' kanpaina abiatu du. Normaltasun berriak eragindako agertokietan «pertsona guztientzako espazio seguru eta gozagarriak» izatea nahi dute, «berdintasunezko eta erantzunkidetasunezko normaltasun berri baten aldeko apostua eginez, errespetuan eta tratu onean oinarrituta, erantzukidetasunak berdin-berdin banatuz».

Kanpaina horren barne, esku morea erabiltzeko deia egin dute: «oraingo honetan musukoetan jarriz, erasoen aurkako ikur gisa, emakumeen aurkako indarkeriaren eta eraso sexisten kontrako bizitza erantzunkidearen aldeko jarrera erakusteko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun