Leitzako liburutegia arratsaldez irekiko dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 24a, 15:00
14:00etatik 18:00etara irekita egonen da liburutegia.

Irailaren 15ean hasi ziren arratsaldeko ordutegiarekin eta abenduaren 23ra arte 14:00etatik 18:00etara irekiko dute.

Ikasturte hasierarekin batera, Leitzako liburutegiaren ordutegia aldatu dute. Joan den asteartean, irailaren 15ean, arratsaldez irekitzen hasi ziren eta abenduaren 23ra arte 14:00etatik 18:00etara egonen da erabilgarri.

Eguberrietako etenaldiaren ondotik, urtarrilaren 7tik ekainaren 14ra, ordutegi bera izanen du liburutegiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun