Leitza eta Aresoko baserritarren azoka larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 23a, 17:00
Urtaroko azken azoka izanen da.

Leitzako Karrapen bertako produktuak erosteko aukera izanen da 10:00etatik 13:00etara.

Datorren larunbatean, irailaren 26an, Leitzako eta Aresoko baserritarrek urtaroko azken azoka eginen dute. 10:00etatik 13:00etara Karrapen bilduko dira. Azoka honetan, gainera, Lizarraldeko zenbait ekoizleren bizita izanen da: Eluz olioa, Mendabia garagardoa eta Sartagudako melokotoiak erosteko postuak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun