Lehenengo saio honetan, herriaren egoeraren diagnostikoaren inguruko lanketa gauzatuko da. Bertan planaren alderdi nagusiak azalduko dira. Aurrerago bigarren saio bat eginen dute, bertan hirigintza proposamenak landu nahi ditu Aresoko Udalak eta egoeraren diagostikoaren inguruko lanketa talde txikietan eginen dute.
Aresoar ororen parte hartzea oso garrantzitsua dela azpimarratu du udalak, «herritarren iritzia ezagutu nahi dugu». Hori dela eta bileretara gonbita luzatu nahi dite herritarrei. COVID-19ak eskatzen dituen osasun neurriak mantentzeko parte hartu nahi dutenei aurretik izena emateko eskatu nahi diete. Horretarako udaleko idazkaritzara deitu (948 510 327), e-maila bidali areso@areso.eus helbidera edo udal taldeari jakinarazi behar zaio.