Miñan liburuaren aurkezpena Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 22a, 19:00
Argazkia: Maxixatzen

Miñan liburuaren aurkezpena izanen da irailaren 25ean Goizuetako Udaletxeko ganbaran. Hitzordua 19:00etan jarri dute eta Amets Arzallus liburuaren egiletako batekin izanen da solasaldia.

Amets Arzallus, bertsolari eta kazetariak, Ibrahima Balde lagunaren bizimodua bildu du Miñan liburuan. Ibrahimak, Gineatik Irunerako bidea nola egin zuen kontatzen du liburuak, nola elkartu ziren Irungo Harrera Sarean. Anaiaren bila, Miñanen bila,  abiatu zenetik bidean bizitutakoak hitzez kontatu zizkikon eta Arzallusek paperean jarri zituen.

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara Zerbitzuak antolatu du solasadia eta Zuriñe Lujanbiok eginen ditu aurkezle lanak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun