Goizuetako udal ikastaroetan izena emateko epea zabalik irailaren 30era arte

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 21a, 16:00

Goizuetako Udalak, 2020/2021 ikasturterako ikastaro eskaintza prest du. Bost ikastaro antolatu dituzte guztira. Urritik maiatzera lau ikastaro eskainiko dituzte eta ilbeltzetik martxora bestea. Izena emateko udaletxera joan edo telefonoz deitu beharko da. Plazak izen-emate ordenaren araberakoak izanen dira.

Irailaren 30era arte eman daiteke izena Goizuetako udal ikastaroetan. Aurtengo ikasturtean urte osoko lau ikastaro eskainiko dituzte. Pilates, jumpfit, total training eta eskulanak. Urtarriletik martxora bitartean berriz musikoterapia egiteko aukera izanen da.

Taldea ateratzeko gutxienez zortzi lagunek eman beharko dute izena ikastaroan eta gehienez ere 12 laguneko taldeak izanen dira. Ikastaro guztietan COVID-aren inguruko neurriak beteko dira. Goizuetan erroldatuek lehentasuna izanen dute eta ordainketa bi zatitan egiteko aukera izanen da. Urrian lehenengo zatia eta ilbeltzan bigarrena. Plaza libreak izanez gero, ilbeltzan apuntatzeko epea irekiko da.

Izena emateko udaletxera bertara joan behar da edo 948 51 40 06 telefonora deitu.

Ikastaroak

Pilates: Astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara, dantzen lokalean. Prezioa, 233,64€

Jumpfit: Astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara, dantzen lokalean. Prezioa 365,40€

Total trainning: Astearte eta ostegunetan 19:00etatik 20:00etara, dantzen lokalean. Prezioa 233,64€

Eskulanak: Ostiraletan, 16:00etatik 19:00etara, ikastolako goiko bizitzan. Prezioa 264,28€

Emakumeentzako musikoterapia (ilbeltzetik martxora): Astelehenetan 18:00etatik 20:00etara, dantzen lokalean. Prezioa: 125,28€

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun