Aresoko elizako aldarea berritu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 16a, 08:00

2017ko abenduaren 29an erre zen aldarea eta erre ondotik Joakin Martiñenak moldatu du. Aresoko elizako aldarea Esako urtegia egin zenean ur azpian gelditzekoa zen eta bertatik ekarri zuten.

Ama Birjinaren irudia berriz, XVIII. mendekoa da Gaskueko San Urbano elizatik ekarria. Garai batean Leitzaldetik joera haundia zegoen Gaskueko San Urbanora joateko, Ama Birjin honek erreuma miñak sendatzen zituela uste baitzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun