Mikel Nieve leitzarra mundialean izan daiteke

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 15a, 18:00

Behin betiko zerrenda jakinarazi ez badute ere, Italian jokatuko den mundialean parte har dezaketen txirrindularien aurretiko hautaketa egin du Espainiako selekzioak. 17 dira behin-behineko zerrenda horretan sartu dituenak eta tartean da orain Frantziako Tourrean dabilen Nieve leitzarra. Ondoko egunetan jakinaraziko dute horietatik zein izanen diren irailaren 24tik 27ra Italiako Imola hirian jokatuko den mundialean ariko diren zortzi txirrindulariak.

Igande honetan, irailaren 20an, bukatuko da Frantziako Tourra eta Mikel Nieve Iturralde horretan ari da buru-belarri. Atzoko 15. etaparen ondotik, sailkapen orokorrean 47.a da leitzarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun