Pala eskola sortu nahi dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 14a, 17:00
Argazkia: Karkara

Goizuetako Umore Ona Elkarteak pala eskola sortu nahi du. Horregatik animatu nahi ditu pala gustuko duten guztiak parte hartzera. Irailaren 27a baino lehen eman behar da izena.

Izena emateko bide desberdinak daude. Batetik Umore Onako komisioko Igor, Lourdes, Leire edo Axierri esatea. Bestetik umoreonapilotaelkartea@hotmail.com helbidera mezua bidaltzea.

Parte hartzeko baldintzak pala gustuko izatea eta 5 urtetik gora edukitzea dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun