Etxean daudenentzat saioak eskainiko ditu Anikote kiroldegiak

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 9a, 20:00

Etxean daudenek gorputza astintzeko aukera izanen dute.

Astelehenetik ostiralera eskainiko dituzte saioak Zoom plataformaren bidez

Azken egunetan Leitzan bizitzen ari diren egoera dela eta, bihartik aurrera, irailaren 10etik, etxean daudenentzat saioak eskainiko ditu Anikote kiroldegiak. Doan eskainiko dituzte eta nahi duena Zoom plataformaren bidez (lotura zuzenak Instagram kontuan zintzilikatu dituzte) sartu ahal izanen da.

Astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 11:30era mugikortasun ariketak egiteko eta 11:30etik 12:00etara entrenamendu funtzionalerako tartea izanen dute. Etxean dagoenak, gorputza astintzeko modua izanen du pantailaren beste aldetik jasoko dituen argibideen bidez: «etxean egon beharra ez dadila aitzakia izan!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun