Antton Apezetxea pilotari goizuetarra Antiguon txapeldun

Ttipi-Ttapa 2020ko irailaren 8a

Antton Apezetxea goizuetarra (ezkerrean), Antiguon txapeldun.

Irailaren 5ean jokatu zen Antiguoko pilota txapelketa eta Goizuetako Umore Onako Antton Apezetxea txapela jantzita bueltatu zen etxera (argazkian, ezkerrean). Fernandez aurrean zuela, 22-7 irabazi zioten Olaetxea eta Lizeaga bikoteari. Ez hori bakarrik. Partidako pilotaririk onenaren saria ere eman zioten Apezetxeari

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun