Leitzaldeko Liburutegi Ibiltaria atzeratu dute

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 8a, 06:30

Leitzan azken egunetan eman diren COVID-19 kasuak direla eta, aste honetarako aurreikusita zegoen Liburutegi Ibiltariaren banaketa bertan behera uztea erabaki dute.

Leitzaldeko Liburutegi Ibiltaria atzeratu egingo dute irailaren bukaera arte. Aste honetako hitzorduak bertan behera utzi dituzte Leitzan eman diren COVID-19 kasuak direla eta. Hauek dira Liburutegi Digitalak hilabete bukaeran izango dituen banaketa hitzorduak.

Areso: Irailaren 24an, osteguna, 14:15etik 15:00era.

Goizueta: Irailaren 25ean , ostirala, 14:30etik 15:30era.

Arano: Irailaren 25ean, ostirala, 16:00etatik 16:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun