Leitzatik helikopteroan eraman dute sugegorri batek hozkatu duen gazte iruindarra

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 6a, 20:30

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, Leitzan, Plazaolako bide berdean zebilenean, ustez sugegorri batek hozkatu du 19 urteko gazte iruindar bat. Larrialdi abisua hartu eta denbora gutxira Leitzako suhiltzaileak hurbildu dira zauritua zegoen tokira eta Leitzako heliportura eraman dute. Itxuraz, hasiera batean larriegi ez bazen ere, berehala Nafarroako Ospitalgunera eraman dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun