Goizuetan egitekoa zen Puro Relajo taldearen emanaldia bertan behera

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 4a, 15:30

Larunbat honetan, irailaren 5ean, Puro Relajo taldearen kontzertua antolatua zuten eskoletako frontoian baina Goizuetako Udaletik adierazi dutenez, «taldekide bat gaixorik dagoela eta» ez egitea erabaki dute. Hala ere, «aurrerago» egiteko kontua aipatu dute udaletik eta hala, sarrerak gordetzeko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun