Areson grabaturiko saioarekin abiatuko du 'Herri txiki infernu handi' programak zazpigarren ibilbidea

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 4a, 15:00

Irailaren 13an pantailaratuko dute Areson grabaturik saioa eta ikusleek herria eta herritarrak ezagutzeko aukera izanen dute

Herri txikia baina bizia da Areso. Atzo, irailaren 3an, Herri txiki, infernu handi programarako egin zuten grabaketan ageriko egin zen hori. Zazpigarren denboraldiari hasiera emanen dion saioa grabatu zuten, segurtasun neurri guztiak betez. Guztira 125 herritar bildu ziren plazan.

Irailaren 13an, igandean zortzi, ETB1en pantailaratuko dute herrian grabatutako saioa. Beraz, 22:00etan adi telebistari!

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun