Goizuetako Udalak Puro Relajo taldearen kontzerturako segurtasun neurriak zehaztu ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 3a, 07:30

Emanaldia 19:00etan hasiko den arren, ateak 18:30ean irekiko dituzte.

Heldu den larunbatean, irailaren 5ean, Puro Relajo taldearen kontzertua izanen dute Goizuetan, eskoletako frontoian. Emanaldiaz gozatzeko, batetik, ikusleek udalak banatutako sarrerak eraman beharko dituzte; eta bestetik, segurtasuna bermatzeko neurriak bete beharko dituzte.

Emanaldia 19:00etan hasiko den arren, ateak 18:30ean irekiko ditu udalak eta bakoitza dagokion sarrerara joan beharko da. Ilaran metro eta erdiko distantzia mantentzeaz gain, momentu oro maskara jantzita eraman beharko dela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun