Liburu aurkezpena eta kontzertu sorpresa aste honetako Torreako proposamenak

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 7a, 09:00

Udako ostegunak bizi-bizi zikloa itxi eta udazkenari ongi etorria emateko bi hitzordu antolatu dituzte aste honetan Leitzako Torrean. Irailaren 10ean Garalar Maralar ipuin bildumaren aurkezpena eginen dute 18:30etik aurrera. Irailaren 11n, berriz, kontzertu sorpresa izanen dute 19:30ean hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun