Ekimenean parte hartuko duten dendak Ariztela, Bi pauso, Biok jantziak, Garbi, Kapritxo, Kulunka, Leitza kirolak, Oihana farmazia eta Zortziko izanen dira. Stock asteak iraun bitartean, ohiko ordutegian irekiko dituzte dendak eta bestelako artikuluen salmentarekin segiko dute. Stockeko produktuak bakoitzak antolatutako dendako zatian jarriko ditu ikusgai. Aipatu beharrik ez dago, orain arteko segurtasun neurriak berdin mantenduko direla (eskuak garbitzea sarrera/irteeran, maskarak jantzita eraman beharra, distantziak…)
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!