Oinatz Bengoetxeak partida ederra jokatu du asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 31a, 16:00
Bengoetxea VI.ak, Martijarekin bikote osatuta, Ezkurdia eta Aranguni irabaztea lortu zuen atzo Leitzan.

Bengoetxea VI.ak eta Martijak 22-14 irabazi zieten Ezkurdia eta Arangureni atzo Leitzan jokatutako partida.

Oinatz Bengoetxeak etxean aritzeko aukera izan zuen atzo. Leitzako Amazabal pilotalekuan bildu ziren herritarren aurrean ikuskizun ederra eman zuen eta, Martijarekin bikote osatuta, 22-14 irabazi zieten Ezkurdia eta Arangureni. Horrela, CaixaBank Masterrean zazpigarren puntua lortu zuen.

Bi bikoteak sailkapenean berdinduta zeuden eta, Ezkurdia eta Aranguren hobetze bide onetik zihoazten arren, igandean Bengoetxea partidan sartu zen eta Martijak segurtasun handiz egin zien aurre. Hasieran, jokoa urdinen alde zegoela zirudien (2-5), baina nafarrek buelta hartu ondotik, 7-5 aurreratu zitzaizkien. 18-9 arte aurretik ibili ziren gorriak. Hortik aurrera, partidak aldatzera bidean zirudien. Ezkurdia eta Arangunenek 19-14raino iristea lortu zuten. Leitzarrak ez zuen hanka-sartze gehiagorako tarterik utzi eta azken hiru tantoez gozatu zuen.

Aurretik Agirre eta Zabala Iker Salaberria eta Ladis Galarzaren kontra aritu ziren. Agirre, ia hilabeteren ondotik, bueltatu zen frontoira eta ez zuen garaipenik lortzerik izan. Salaberria eta Galarza 22-19 gailendu zitzaizkien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun