Leitzako udaletxeko teilatua berritzeko lanak gaur hasiko dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 31a, 14:00
Plazan aldamioak eta eraikuntzako materiala izanen denez, segurtasun neurriak errespetatzeko eta kontuz ibiltzeko deia egin dute.

Gaur, abuztuaren 31n, hasiko dituzte Leitzako udaletxeko teilatua berritzeko lanak. Hortaz, plazan aldamioak eta bertzelako eraikuntza tresnak izanen dira.

Udalak, bere aldetik, obrak iraun bitartean segurtasun neurriak errespetatzeko eta kontuz ibiltzeko deia egin du. Bereziki, haurrei dagokionez, «arreta berezia» izateko adierazi dute.

Tentuz ibiltzeko egin duten eskaerarekin batera, sor daitezkeen eragozpenengatik, barkamena eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun