Toti Martinez de Lezea idazlearen izen bereko liburuan oinarritutako euskarazko filma da. Nur dute protagonista eta bere gurasoekin Txinara joan dira bizitzera. Bertan lagun berriak egin ditu Nurrek, eta horietako baten urtebetetzea ospatzeko gonbita jasoko du. Festara joan eta dena okertuko da, bat-batean laguna desagertuko delako. Hortik aurrera, abentura batean murgilduko da Nur: dragoiaren bederatzi ateak zabaldu ahal izateko, hainbat oztopo gainditu beharko ditu.