Ostiralean, San Agustin egunean, Artikutzan libreki sartzea galerazita egonen da

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 26a, 15:00

Pandemia dela eta, Donostiako Udalak bertan behera utzi du urtero bezala San Agustin egunean Artikutzan libreki sartzeko baimena. Izan ere, urtero San Agustin egunean bakarrik sartzen ahal baita Artikutzan baimen ofizialik gabe baina, aurtengoan, urteko egun arrunt batean dauden baldintza berberak bete beharko dira santuaren egunean ere Artikutzan sartzeko: gehienez 25 ibilgailu eguneko.

Jendetza joanez gero, «Foruzaingoaren laguntza eskatuko du Donostiako Udalak»

Donostiako udalean Ekologia zinegotzi den Enrique Ramosek jakitera eman duenez, egun normal batean dauden baldintzak betearaziko dituzte ostiral honetan ere. Hartara, «Artikutzan sartzeko baimena duten bisitariek ezin izanen dute 10 lagun baino gehiagoko taldetan bildu, musukoarekin ibili beharko dute, elkarren arteko distantzia errespetatu eta eskuak garbitu». Hala ere, emandako abisuari kasurik ez egin eta Artikutzan baimenik gabe jendetza elkartuko balitz, «Foruzaingoari laguntza eskatzea aurreikusia» dutela gaineratu du zinegotziak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun