'Herri txiki, infernu handi' saioaren emanaldia izanen dute ostegunean Areson

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 1a, 10:30
Saioa ikusteko gonbidapenak abuztuaren 31n eta irailaren 1ean banatuko dituzte.

Uda partean Areson izan ziren Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Herri Txiki, Infernu Haundi telebista saiorako istorioak biltzen. Irailaren 3an 20:30ean egingo dute azken grabazioa, eguraldiak laguntzen badu plazan eta eguraldi txarrarekin elizan. Bakarrizketak eta bertsoak ez dira faltako eta herritarrekin grabatutako pasarteak ikusteko aukera izanen da. 

Gonbidapenak abuztuaren 31n eta irailaren 1ean banatuko dituzte plazan 17:00etatik 19:00etara, elizako aforoa mugatua egonen baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun