Ateak ordu erdi lehenago irekiko dituzte, 18:30ean, eta sarrera modu mailakatuan eginen dute, hiru ate desberdinetatik. Emanaldiak iraun bitartean nahitaezkoa izanen da momentuoro maskara jantzia izatea.
Sarrera guztiak banatuta
Kontzerturako sarrera dagoeneko esku artean dutenek bakarrik izanen dute emanaldiaz gozatzeko aukera. Herritarrei eman nahi zieten lehentasuna eta horregatik, udalak dohainik banatu zituen sarrera guztiak abuztuaren 28an eta 29an udaletxe azpian. Pertsona bakoitzak hiru sarrera hartzeko aukera zuen.