Pilotazaleentzako hitzordu borobila datorren igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 24a, 08:00
Bengoetxea VI.a eta Martija Ezkurdia eta Arangurenen kontra ariko dira.

Leitzako Amazabal pilotalekuan esku pilota partidak izanen dira heldu den igandean, abuztuaren 30ean. 17:00etan hasiko dira partidak, Agirre eta I. Zabala eta Salaberria eta L. Galarzaren arteko lehiarekin.

Segidan, Bengoetxea VI.ak eta Martijak hartuko dute lekukoa, Ezkurdia eta Arangurenen aurka aritzeko. Sarrerak Internetez eros daitezke www.entradasfronton.com helbidean edo partiden egunean leihatilan (16:00etatik aitzinera).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun