Mikel Nieve leitzarra Frantziako Tourrean izanen da

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 21a, 07:30

Larunbat honetan, abuztuaren 29an, abiatuko da Frantziako Tourra eta hantxe neurtuko ditu indarrak Mikel Nieve Iturralde leitzarrak, Mitchelton-Scott taldearekin. Nievek berak adierazi du «pozik eta gogoz» dagoela «berriz ere tourrean parte hartzeko».

Abuztuaren 29an Nizan hasi eta 21 etapen ondotik, irailaren 20an Parisen bukatuko da aurtengo Frantziako Tourra. Tarte horretan, irailaren 7a eta 14a atseden egunak izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun