Bortz aizkolarik parte hartuko dute larunbatean Donostiako Urrezko Kopan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 14a, 14:00
Jon Rekondo leitzarra ariko da larunbat arratsaldean Donostian.

Jon Rekondo leitzarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra

Bortz aizkolarik parte hartuko dute abuztuaren 15ean, larunbatan 19:30ean, Donostiako Trinitate Plazan hasiko den Urrezko Kopan. Tartean izanen da Jon Rekondo leitzarra. Berekin batera, berriki urrezko aizkolarien txapelketa irabazi duen Julen Alberdi Txikia IV.a, Mikel Larrañaga, Eneko Otaño eta Iker Vicente lehiatuko dira.

Ohiko lana izanen dute, hamalauna enbor kanaerdiko moztea. Txapelketa hau duela 35 urte hasi zen eta izen handia hartu du, garai bakoitzeko aizkolari onenek parte hartzen baitute. Urrezko aizkolarien txapelketan ikusitakoa ikusita, ez dago faborito argirik, baina Iker Vicentek hor goitian dagoela erakutsi nahiko du berriz ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun