Aimar Olaizolak Baikorekin urtebeterako berritu du kontratua

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 11a, 14:00
Hamalau txapel ofizial irabaziak ditu Aimar Olaizolak 22 urtetan.

Goizuetakoak profesionaletan daramazkin 22 urtetan hamalau txapel lortu ditu hiru txapelketa ofizialetan 

Aimar Olaizola Goizuetako aurrelariak Baiko bere egungo enpresarekin duen harremana datorren urtearen bukaerara arte luzatu du. Gaur egun CaixaBank Mastersean murgilduta dago eta urrian Binakako Txapelketako finalerdiak jokatuko ditu Olaizola II.ak.

Kontratua berrituta, bere kirol ibilbide luze eta arrakastatsuari tituluak gehitzen jarraitzeko aukera izango du.

Olaizola II.ak 1998ko apirilaren 12an egin zuen debuta Lekunberriko Jaian Jai pilotalekuan eta profesional bezala egin dituen22 urtetan 14 txapel lortu ditu hiru txapelketa ofizialetan; lau buruz buruko Txapelketan, zazpi Lau t 'erdian eta beste hiru binakakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun