Herriko festak behar ziren garaian arduraz jokatzeko deia egin du Goizuetako Udalak bideo baten bidez

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 11a, 20:00

Amabirjin egunen inguruan bestetan murgiltzeko garaia izanen zuten Goizuetan, baina beste herrietan bezala, aurtengoan ez da posible izanen. Goizuetako udalak, Elkar zaintzeko garaia da izenburuarekin bideoa argitara eman du. «Egun hauetan zentzuz eta arduraz jokatu eta 2021eko festetan berriz elkartuko gara» dio Goizuetako Udalak. Tabernak gauerdirako itxi beharko dituztela ere gogorarazi du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun