Garbitasuna egiteko pertsona bat kontratatuko du Goizuetako Umore Ona elkarteak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 11a, 16:00

Umore Ona elkarteko garbiketa lanak egiteko pertsona bat kontratatu nahi dute.

Eskaerak irailaren 11 baino lehen aurkeztu behar dira eta urritik martxora ariko litzateke

Goizuetako Umore Ona elkarteak garbitasuna egiteko pertsona bat kontratatu behar du. Kontratazio-aldia urritik martxora bitartekoa izanen da. Bete beharreko baldintza bakarra Goizuetan erroldatua izatea da. Horretaz gain, kontuan hartuko da langabezian egotea (7 puntu), diru-sarrerarik ez izatea (5 puntu) eta Umore Onako bazkide izatea (3 puntu).


Eskaera idatziz edo telematikoki aurkeztuko da irailaren 11 baino lehen, goizuetakoumoreona@gmail.com helbide elektronikoan. Informazio gehiago nahi duenak jo dezala komisioko edozein kiderengana.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun